XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen aroa: XIV.aren bukaeraldea - XVI. mendea

Artxibategiaren historia Hermandade Batzarren jaiotzarekin batera hasten da eta bere eraketa eta ezaugarriak ez dira ia aldatuko Erregimen Zaharrean zehar.

Bere eginbehar ia bakarra Erakundearen eskubideak bermatzekoa izango da (Batzarreak lehendabizi eta gero Aldundiak ere bai), honek administrazio xedez baino ez zuelarik erabiltzen.

Hala ere, aro honen bukaera aldera Historia iturri gisako erabilera ezberdina somatzen da; erabilera hau, beranduago, Gipuzkoan erudizioaren aitzindari izango diren Juan Martinez de Zaldibia batxilerra, Esteban de Garibay eta antzekoen bidez gauzatuko delarik.

Aro honen bukaera aldera ezarriko dute Batzarreek Artxibategiaren funtzionamenduari buruzko araudia, 1561eko apirilaren 26ko eta 1592ko azaroaren 20ko erabakien bidez.

Azken honek Martin de Elcano eskribauak Batzarreei 1589an horretarakoxe aurkeztutako Instrukzio batzu onartuz.

Aro osoan zehar, Artxibategia Batzarre eskribau fedemailearen ardurapean egon zen, honek bere ohizko betebeharrekin batera egiten zuen lan hau; beraz ezin gaitezke mintza zehatz-mehatz artxibaritzaz.

Honakoak ziren artxibategiko arduradun gisa zeuzkan lan nagusiak: agirien kontserbazioa kutxa batean lehendabizi eta areto batean beranduago, bertako giltzetako bat zainduz, bere erabileraren kontrola eta, batez ere, inbentarioan isladatutako antolaketa lana.

Inbentarioa, liburu itxuran idatzia, dokumentazioa, eta bere erabiltzailea zen Administrazioaren arteko bitartekaria zen.

Honen bidez, garai hartako artxibo kontzeptu estua beha daiteke; ez zen dena inbentariatzen baizik eta Erret Pribilegioak, Aktak eta Ordenantzak, zokoraturik geratuz garrantzi txikiagokotzat jotako beste agiri mota batzu.

Horrela geratzen da isladaturik 1564ean Juan Martinez de Sagastumek, Batzarre eskribauorde fedemaileak, eta 1592an Martin de Elcanok, Zarauzko eskribau osoak, Batzarreen aginduz egindako inbentarioan.

Bigarren aroa: XVII mendea - XIX mendearen erdialdea

Aro honen ezaugarri nagusienak artxibero soilaren eginkizunak beteko dituztenentzako lanpostu deialdiak eta Artxibategia garaiko eruditoentzat gero eta irekiago egongo dela izango dira.

Administrazioaren garapen eta konplexutasuna eta, hori dela eta, burokraziaren gehiketaren ondorioz idazkien gehiketa izugarria gertatu zen aro honen haseran.

Horrela, guzti hau kontrolatzeko ezinbestekoa egin zen espezialista baten lana: artxibaria.

Hau dela eta, honako izendapen hau egin zuen Arrasateko Batzarreak 1622ko azaroaren 17an: .

Ordutik egun arte izango du jarraipena artxibari lanak.

Inbentarioei dagokienez, lanpostu horretan egon ziren artxibari guztien lana izan zen bere ekoizpena.

Halere, zenbait arrazoi direla eta, Erakundeak eginiko mandatuen ondorio ere izan ziren: (...).